1961ean jaio nintzen Alonsotegin.
Jelkidea naiz.
Ezkonduta nago, alaba bat eta bi seme ditut.
Lehendakaritzarako hautagaia naiz.
Irakasle Diploma: Euskal Filologia
1986an Eskola Publikoko irakasle plaza atera zuen. 1986-1987 ikasturtean irakasle gisa aritu zen.
Bizkaiko Foru Aldundian Gazteria eta Gizarte Ekintza saileko Zuzendaria.
Aisi Zentroen Kudeaketan aditua. Deustuko Unibertsitatea.
Bizkaiko legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean.
Euskararen Aholku Batzordeko kidea.
Hiru legealditan, Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeko presidentea.
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko burukidea, bi alditan: 1984ko maiatzatik 1987ko azarora. Organo bereko presidentea izan zen.
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko Presidente izan zen aukeratua.
Lehendakari karguaren zina Gernikako Arbolaren pean.
Langabezia %10etik jaitsiko dut
Enplegua sortu nahi dugu ziurtasuna emateko familiei eta denon ongizatera lotzeko aukera behar duten guztiei. Gainera, lehen lanpostua eta talentua erakartzeko planak proposatuko ditugu gazteentzat. Era berean, luzaro langabezian egon diren pertsonen egoera tamalgarria konpontzeko jarduerak bideratuko ditugu.
Aurrekontuaren heren bi gizarte gastura eta solidariotasun jardueretara bideratuko ditugu
Gizarte babes sisteman sinisten dut inor atzean uztea saihesteko tresna gisa. Hori dela eta, % 50 igoko ditugu familiei ematen dizkiegun laguntzak, doako Hezkuntza bermatuko dugu, kalitatezkoa eta unibertsala, Osasun publiko hurbil eta unibertsalaren alde egingo dugu eta emakume eta gizonen arteko egiazko berdintasunaren alde borrokatuko gara.
Industria bultzatuko dugu enplegua sortzen laguntzeko
Industria babestuko dugu garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko motorea delako. Horretarako, industriaren garrantzia biztanleko BPGaren %25era igoko dugu, Europako herrialderik aurreratuenen mailan egoteko.
Autogobernuaren alde egingo dut, hobeto bizitzeko
Autogobernuan sinisten dugu, gure Herriaren oraina eta etorkizuna hobetzeko bermea delako. Autogobernua da gure baliabideak eta aukerak guk geuk kudeatzeko gaitasuna, hemen, Euskadin, guk geuk gure etorkizuna erabakitzerik izan dezagun.
Alonsotegiko Gure Ametsa abesbatzako kide izan nintzen eta txistulari eta dantzari izan nintzen Eusko Goizaldi taldean.
Ama jostuna zen eta ogia saltzen laguntzen zuen familiaren okindegian.
Aita tornularia izan zen “Aceros HEVA” siderurgia lantegian.
Euskadiko lehen objetoreetako bat izan nintzen. Uko egin genion derrigorrezko soldaduska egiteari.
Futbolean aritu nintzen eta Alonsotegiko Larramendi taldeko jubenileko taldea izan zen nire azken ekipoa.
Edozein gairi buruzko zalantzarik baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan